Bidasoa-trenbidea-bide berdea/Bidasoa-Vía del tren-Vía verde

Compartir

BIDASOA-TRENBIDEA-BIDE BERDEA

Distantzia:5,4 km

Zailtasuna:Erraza

Denbora:Ordu eta erdi

 Sunbillatik pasatzen den Ibilbide Berdea ezagutzeko, eta aldi berean, baserriak eta Bidasoa ibaiaren ikuspegiaz gozatzeko.

*Hasiera: Garbitokitik, Ibilbide Berdea eta Donibane karrikako bidegurutzetik.

 *Ibilbidea: Garbitokitik eskuinera dagoen karrikatik,  bidea jarraituz, Ibilbide Berdearen barrena joango gara. Behin herria atzean utzita,  baserriak ikusiko ditugu bidearen bi aldeetan.  Bidearen ezkerraldean dagoen lehen baserrira heldu aurretik, Via Crucis bat ikusi ahal izanen dugu. Bidea jarraituko dugu eta Bidasoa ibaiaren presaren parean Giraun errota zaharra ikusi ahal izanen dugu. Bertan ikusi ahalko dugu antzinako zubi bat, diotenez, bertatik pasa ziren Napoleonen tropak. Bidea jarraituko dugu eta zubi urdin bat pasatuko dugu eta kilometro bat aurrerago Sunbillako ur-jauzia ikusiko dugu. Ur-jauzia ez da Ibilbide Berdetik ikusten, bidetik ezkerretara dagoen bidexka bat hartu behar da ur-jauzia ikusteko. Ibilbide Berdea jarraituz zubi eseki bat aurkituko dugu. Bertatik Bidasoa ibaia eta bere ingurunea ikusi ahalko dugu. Ondoren, egindako ibilbidean atzera eginen dugu herrira itzultzeko.

BIDASOA-VÍA DEL TREN-VÍA VERDE

Distancia: 5,4 km
Tiempo: 1,5 horas
Nivel: Fácil

Para conocer la Vía Verde que pasa por Sunbilla, y al mismo tiempo, poder ver los caseríos y disfrutar de las vistas del río Bidasoa.

*Inicio: Desde la plaza de Sunbilla, desde donde esta la escultura a Ramón Latasa. Allí se pueden observar la iglesia del pueblo, la plaza nueva y el puente viejo.

*Recorrido:Continuaremos el camino por la calle que esta a la derecha del lavadero siguiendo el trazado de la Vía Verde. Una vez dejado atrás el pueblo, empezaremos a ver caseríos a ambos lados del camino. Antes de llegar al primero del lado izquierdo podremos ver un Vía Crucis. Proseguiremos el camino y enfrente de la presa del río Bidasoa veremos el antiguo molino de Giraun. Observaremos restos de un antiguo puente por el cual dicen que pasaron las tropas francesas de Napoleón. Seguiremos el camino, pasaremos un puente azul y un kilómetro escaso más adelante encontraremos la cascada de Sunbilla. La cascada no se ve desde la vía verde, hay que coger un sendero que esta a la izquierda del camino. Si seguimos por la Vía Verde, encontraremos un puente colgante desde el que  podremos observar el rio Bidaso y el entorno.  A continuación, desandaremos el camino para llegar al pueblo.

Compartir