Sunbilla

Vídeoclip para promocionar la maratón femenina de montaña 800 Dukado

800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideoklipa

Gracias a la participación y ayuda de niños, padres, profesores y amigos de Narbarte, Legasa, Doneztebe, Elgorriaga y Sunbilla, así como de los payasos Porrotx y Marimotots y de las corredoras Ainhoa Jauregui, Marta Garcia, Maika Ariztegi,Leire Agirrezabala, Uxoa Irigoien, Aitziber Ibarbia, y Elena Calvillo, hemos podido sacar adelante este vídeo.

!Gracias a todos y mención especial a los músicos de Beira.
Sin su música, el vídeo no hubiera podido existir.

Narbarte,Legasa, Doneztebe,Elgorriaga,Ituren eta Sunbillako haur, guraso, irakasle eta lagunen, Porrotx eta Marimototsen eta Ainhoa Jauregui, Marta Garcia, Maika Ariztegi, Leire Agirrezabala, Uxoa Irigoien, Aitziber Ibarbia eta Elena Calvillo korrikalarien parte hartze eta laguntzari esker, bideo hau egin ahal izan dugu.

Milesker denei eta aipamen berezi bat Beira taldeko musikariei.
Horien musika gabe, bideoa ezin izango zen argitaratu!

 beira, sunbite, 800 dukado

Fiesta de presentación del videoclip para promocionar la maratón femenina de montaña 800 Dukado

 800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen aurkezpen festa

Uztailak 19an, larunbatean, SUNBITEK, 800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen aurkezpen festa antolatu zuen.

Bideoklipa  21:00tan Sunbillako elizan proiektatu zen. Jende asko bertaratu zen. Donostiako ABIATU kirol taldeak, bertako herritar, udaletxe, elkarte eta Sunbiteri eskainitako laguntza eskertu ondoren, gure bailara ederretan emakumeen mendi maratoia antolatzeko ideiaren jatorria azaldu zuen.

Sunbite elkarteak bere aldetik,  bideoklipean parte hartu eta bere egikeran lagundu duten hainbat pertsonei, 800 Dukado bideoklipa eta kantaren DVD eta CDak oparitu zizkien. ABIATU kirol taldeak, irailaren 7an ospatuko den maratoiarekiko sostengua irudikatzen duen eskumuturrekoak oparitu zituen.

Porrotx eta Marimotots pailazoek ezin izan zuten bertan egon, baina  Sunbilla, Narbarte, Legasa, Doneztebe, Elgorriaga eta Iturengo haur eta gurasoei zuzenduriko bideotxo bat prestatu zuten.

 Bideokliparen proiekzioa eguneko azken ekitaldia izan zen, baina aurretik, txiki eta handiek, arratsaldean zehar burutu ziren hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izan zuten: puzgarriak, animaliak, tailerrak, Beira eta Oharkabe taldeen musika, taloak, dantzak eta Herri kirolak.

Zonaldeko  produktu artisanalez osaturiko zare eder bat eta ile apaindegiko saio bat zozketatzeko denbora ere izan zen. Bigarren, hirugarren eta laugarren sariak Sunbillako ostatuek eskainitako otorduak izan ziren.

Festaren antolatzaileak eta Abiatu kirol kluba pozik agertu ziren festarekin.

 ———————————————————————————————————————————-

El sábado 19 de julio, Sunbite organizó una fiesta de presentación del videoclip para promocionar la maratón femenina de montaña 800 Dukado.

El videoclip se proyectó a las 21:00 en la iglesia de Sunbilla. El club deportivo Donostiarra ABIATU explico cómo surgió la idea de organizar una maratón femenina de montaña en estos preciosos valles, agradeciendo a los habitantes, ayuntamientos, asociaciones y a Sunbite su colaboración. Por su parte, SUNBITE, agradeció a los participantes y ayudantes del videoclip obsequiándoles con el DVD y el CD de la canción y del videoclip 800 Dukado. Abiatu, el club organizador de la maratón, les regaló la pulsera que simboliza el apoyo a la maratón que se celebrará el día 7 de septiembre.

Los payasos Porrotx y Marimots no pudieron estar presentes, pero grabaron un pequeño vídeo dirigiéndose a los habitantes de Sunbilla, de Narbarte, Legasa, Elgorriaga, Doneztebe e Ituren.

La proyección del videoclip fue el último evento del día, pero antes, pequeños y grandes pudieron disfrutar de las diversas actividades y espectáculos presentes durante la tarde: Hinchables, animales, talleres, música con Beira y Oharkabe, talos, danzas y Herri kirolas.

También hubo tiempo para el sorteo en el que se regaló una preciosa cesta con productos artesanales típicos de la zona y un vale de peluquería. El segundo, tercer y cuarto premio fueron vales de comidas en restaurantes de Sunbilla.

Los organizadores de la fiesta y el club deportivo Abiatu se mostraron satisfechos con la jornada.

sunbite, sunbilla

IMG_3043

IMG_3049

IMG_3063

IMG_3071

IMG_3126

800 Dukado, Euskadi irratiko Amarauna saioan

sunbite

 

800 Dukado, en el programa Amarauna de euskadi irratia

Oír audio aquí

Urko Ituarte eta Haizea Destribats 800 Dukado emakumeen mendi maratoia aurkezten Amarauna saioan, 2:03:40 tik aurrera.

Euskadi irratiko Amarauna saioan Abiatuko Urko Ituarte eta Sunbiteko Haizea Destribats mintzatu dira. Irailaren 7an Sunbillan izango den emakumeen mendi maratoia izan dute hizpide.

Urko Ituarte de Abiatu y Haizea Destribats de Sunbite han hablado en el programa Amaraun de Euskadi irratia de la maratón femenina de montaña 800 Dukado que se celebrará el 7 de septiembre en Sunbilla.

800 Dukado Euskadi irratiko Faktoria saioan

sunbite

 

800 Dukado en el programa Faktoria de Euskadi irratia

Oir audio aquí

Faktorian 800 Dukado maratoia aipagai izan dute 3:14 minututik aurrera

Euskadi irratiko Faktoria emankizunean, 800 Dukado emakumeen mendi maratoia, emakumeen kirola sustatzeko ingurune egoki bat sortzeko ekimen bezala definitu da.

En el programa Faktoria de Euskadi irratia, la maratón femenina de montaña 800 Dukado se ha definido como una iniciativa adecuada para propiciar un entorno favorable al desarrollo del deporte femenino.

Entrevista en Xorroxin a Abiatu y Sunbite sobre la maratón de montaña femenina de montaña 800 Dukado

Xorroxin irratian elkarrizketa Abiatu eta Sunbite elkarteari 800 Dukado emakumeen mendi maratoiaren inguruan

 

xorroxin abiatu sunbite

 

Xorroxin irratia ha realizado una entrevista a Urko Ituarte de Abiatu y a Haizea Destribats de Sunbite. En la entrevista se ha podido escuchar un esbozo de la canción 800 Dukado y a continuación se ha entrevistado a cada uno de estos participantes.

Desde Sunbite se ha explicado la labor promocional que se está llevando a cabo para asegurar el éxito de la maratón mediante un reportaje y un videoclip en el que han participado corredoras de la selección de Euskadi, los payasos Porrotx y Marimotots, el club Abiatu y niños, padres, profesores y amigos de Sunbilla, Narbarte, Ituren, Elgorriaga y Doneztebe. El reportaje y el videoclip se proyectarán en la plaza de Sunbilla el 19 de julio a las 21:30. Pero las animaciones empezarán a las 16:00. El club Abiatu ofrecerá información e inscripciones en su stand de la maratón 800 Dukado.
Desde Abiatu se han recalcado aspectos propios a la maratón, como el origen de su nombre “800 Dukado”, precio que Elgorriaga, Sunbilla, Narbarte y Doneztebe pagaron para construir el puente de piedra que sustituyo al antiguo de madera y desde el que partirá la maratón femenina de montaña 800 Dukado. Urko Ituarte ha subrayado que se trata de una carrera abierta a todas las mujeres puesto que tiene 4 tipos de recorridos; una maratón de 42km, una media de 21km, un recorrido de 21km caminando, una carrera de 6km y una de 1 km para que la mujer lo disfrute con sus hijos, nietos…

El objetivo de 800 Dukado es animar a la mujer a practicar deporte y aumentar la participación femenina en carreras de montaña puesto que hoy en día es todavía muy baja.

Xorroxin irratiak Abiatuko Urko Ituarteri eta Sunbiteko Haizea Destribatsi elkarrizketa egin die. Elkarrizketan 800 Dukado kantaren zatitxo bat entzun ahal izan da eta ondoren elkarrizketatzailea biei zuzendu zaie bai batak eta bai besteak 800 Dukado emakumeen mendi maratoiarekiko azalpenak eskatuz.
Entzun ezazue elkarrizketa, oso interesgarria da!

Para escuchar la entrevista ir aquí!
www.xorroxinirratia.info/mp3/800%207%20%20ducado.mp3