800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen aurkezpen festa
Uztailak 19an, larunbatean, SUNBITEK, 800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen aurkezpen festa antolatu zuen.
Bideoklipa 21:00tan Sunbillako elizan proiektatu zen. Jende asko bertaratu zen. Donostiako ABIATU kirol taldeak, bertako herritar, udaletxe, elkarte eta Sunbiteri eskainitako laguntza eskertu ondoren, gure bailara ederretan emakumeen mendi maratoia antolatzeko ideiaren jatorria azaldu zuen.
Sunbite elkarteak bere aldetik, bideoklipean parte hartu eta bere egikeran lagundu duten hainbat pertsonei, 800 Dukado bideoklipa eta kantaren DVD eta CDak oparitu zizkien. ABIATU kirol taldeak, irailaren 7an ospatuko den maratoiarekiko sostengua irudikatzen duen eskumuturrekoak oparitu zituen.
Porrotx eta Marimotots pailazoek ezin izan zuten bertan egon, baina Sunbilla, Narbarte, Legasa, Doneztebe, Elgorriaga eta Iturengo haur eta gurasoei zuzenduriko bideotxo bat prestatu zuten.
Bideokliparen proiekzioa eguneko azken ekitaldia izan zen, baina aurretik, txiki eta handiek, arratsaldean zehar burutu ziren hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izan zuten: puzgarriak, animaliak, tailerrak, Beira eta Oharkabe taldeen musika, taloak, dantzak eta Herri kirolak.
Zonaldeko produktu artisanalez osaturiko zare eder bat eta ile apaindegiko saio bat zozketatzeko denbora ere izan zen. Bigarren, hirugarren eta laugarren sariak Sunbillako ostatuek eskainitako otorduak izan ziren.
Festaren antolatzaileak eta Abiatu kirol kluba pozik agertu ziren festarekin.
———————————————————————————————————————————-
El sábado 19 de julio, Sunbite organizó una fiesta de presentación del videoclip para promocionar la maratón femenina de montaña 800 Dukado.
El videoclip se proyectó a las 21:00 en la iglesia de Sunbilla. El club deportivo Donostiarra ABIATU explico cómo surgió la idea de organizar una maratón femenina de montaña en estos preciosos valles, agradeciendo a los habitantes, ayuntamientos, asociaciones y a Sunbite su colaboración. Por su parte, SUNBITE, agradeció a los participantes y ayudantes del videoclip obsequiándoles con el DVD y el CD de la canción y del videoclip 800 Dukado. Abiatu, el club organizador de la maratón, les regaló la pulsera que simboliza el apoyo a la maratón que se celebrará el día 7 de septiembre.
Los payasos Porrotx y Marimots no pudieron estar presentes, pero grabaron un pequeño vídeo dirigiéndose a los habitantes de Sunbilla, de Narbarte, Legasa, Elgorriaga, Doneztebe e Ituren.
La proyección del videoclip fue el último evento del día, pero antes, pequeños y grandes pudieron disfrutar de las diversas actividades y espectáculos presentes durante la tarde: Hinchables, animales, talleres, música con Beira y Oharkabe, talos, danzas y Herri kirolas.
También hubo tiempo para el sorteo en el que se regaló una preciosa cesta con productos artesanales típicos de la zona y un vale de peluquería. El segundo, tercer y cuarto premio fueron vales de comidas en restaurantes de Sunbilla.
Los organizadores de la fiesta y el club deportivo Abiatu se mostraron satisfechos con la jornada.