Sunbillan zehar ibilbidea/Paseo por Sunbilla

Compartir

 

paseo por sunbilla

SUNBILLAN ZEHAR IBILBIDEA

Distantzia: 1,7 km

Zailtasuna:Erraza

Denbora:30 min

Sunbilla  eta bertako arkitektura ezagutu,  herriko kaleetan barrena ibili  Bidasoa ibaiaren ikuspegiez gozatzeko.

* Hasiera: Sunbillako plazatik, Ramon Latasaren eskultura dagoen tokitik. Bertatik herriko eliza, plaza berria eta zubi zaharra ikus daitezke.

* Ibilbidea: Donibane karrika hartuko dugu eta Pedro de Goienetxe etxetik pasatuko gara, etxea 1687koa da, elizako sarrera ezkerraldean utziko dugu. Zuzen jarraituko dugu garbitokira heldu arte.

Aurrera jarraituko dugu garbitokiaren eskuinaldean dagoen karrikatik eta eskuinean udal igerilekua topatuko dugu. Ibilbide berdea jarraituz eta herriaren bukaerara heltzean ezkerretara joanen gara pisu batzuetatik pasatuz, berriz joanen gara ezkerraldera. Bide horretatik, Ramon Latasa zenaren etxetik pasatuko gara eta garbitokira helduko gara berriz, eskuinean Sunbillako eskola zaharra ikusiko dugu. Bertatik, egindako bidetik bueltatuko gara Garaigarri Karrikara heldu arte. Karrika polit honetatik igoko gara eta gora heltzean, ezkerretara joanen gara, eskola berritik pasatuko gara eta zubi zaharrera jaitsiko gara. Zubi zaharrera heldu aurretik, Arretxea etxe elegantetik pasatuko gara. Zubi zaharra gurutzatzerakoan, Bidasoa ibaiaren bistaz gozatzeko aukera izanen dugu eta zubiaren bukaeratik eskuinaldera Sunbillako Udaletxea aurkituko dugu. Udaletxearen parean, Meharbaita eraikin historikoa dago.

Karrika Nagusia zeharkatzerakoan, bertako arkitekturaz disfrutatu ahal izanen dugu eta karrika bukatzen denean ezkerretara joanen gara, zubi berria gurutzatuko dugu eta eskuinetara joko dugu, bertan, errota zaharra eta antzinako erremonte frontoia ikusiko ditugu, frontoi zahar honek oraindik pareta bat du zutik. Honen ondoan, estalitako frontoi berria ikusiko dugu.

PASEO POR SUNBILLA

Distancia: 1,7 km

Tiempo: 30 minutos

Nivel: Fácil

Para conocer el pueblo de Sunbilla, callejear, observar la arquitectura local y disfrutar de las vistas del río Bidasoa.

Inicio: Desde la plaza de Sunbilla, desde donde esta la escultura a Ramón Latasa. Ahí se pueden observar la iglesia del pueblo, la plaza nueva y el puente viejo.

Recorrido: Cogeremos el camino que esta a la derecha del bar Fonda, pasaremos por delante de la casa de Pedro de Goienetxe, datada en el año 1687, y dejaremos a la izquierda la entrada a la iglesia. Seguiremos recto hasta llegar al lavadero. Proseguiremos el camino por la calle que esta a la derecha del lavadero y a mano derecha encontraremos la piscina municipal. Siguiendo el trazado de la vía verde y al llegar al final del pueblo iremos hacia la izquierda pasando por delante de los bloques de pisos para volver a coger a mano izquierda. Por ese camino pasaremos por delante de la casa de Ramón Latasa y volveremos a llegar al lavadero, donde podremos ver la escuela vieja de Sunbilla a mano derecha. De ahí desharemos el camino hecho hasta llegar a la calle Garaigarri. Subiremos por esa bonita calle y al llegar arriba iremos hacia la izquierda para pasar por la escuela nueva y bajar hacia el puente viejo. Antes de llegar a este, a mano derecha podremos observar la elegante casa Arretxea. Al cruzar el puente viejo podremos gozar de la vista sobre el río Bidasoa y al llegar al final a mano derecha encontraremos el Ayuntamiento de Sunbilla. Enfrente está el edificio histórico Casa Palacio. Al atravesar  la calle Nagusia podremos admirar la arquitectura local. Al llegar al final de la calle iremos a la izquierda para cruzar el puente nuevo y al llegar al final cogeremos la calle que va a la derecha. Si seguimos la calle, encontraremos el antiguo molino del pueblo y a la derecha el antiguo frontón de remonte, del cual se conserva una de sus paredes. Al lado se puede ver el nuevo frontón cubierto.

Compartir