Sunbilla-Kanpina/Sunbilla-Camping

Compartir

sunbilla

SUNBILLA-KANPINA

Distantzia:5,4 km

Zailtasuna:Erraza

Iraupena: Ordu eta erdi.

Ibilbide zoragarria Sunbillako baserriak eta Mendaur mendiko ikuspegia bidelagun izateko.

*Hasiera: Ariztigain kanpinetik.

*Ibilbidea: Kanpinetik hasi eta herrira jaisten den bidea hartuko dugu, bidegurutzera heldutakoan ezkerretara joanen gara, gora. Hurrengo bidegurutzean aurrera eginen dugu, baserri baten aurretik pasatuko gara eta hurrengora heldu aurretik, eskuinera doan bidea hartuko dugu, behera joateko. Pista jarraituz herrira helduko gara eta zenbait baserri ikusi ahal izanen ditugu. Errepideko zubi azpitik pasatuta, Karrika Nagusira helduko gara (lehenago hemendik pasatzen zen N-121-A errepidea). Bertatik eskuinetara joko dugu, zubi berria ezkerretan utziko dugu eta hurrengo bidegurutzean kanpinera doan bidea hartuko dugu, Ugaldea urbanizazioa alde batean utziko dugu. Bidea jarraitzen badugu kanpinera helduko gara.

SUNBILLA-CAMPING

Distancia: 5,4 km

Tiempo: 1,5 hora

Nivel: Fácil

Un recorrido maravilloso para poder ver los caseríos de Sunbilla con las vistas al monte Mendaur como compañeras de viaje.

Comienzo: Desde el camping Ariztigain.

* Recorrido: En el camping cogeremos el camino que baja al pueblo y al llegar al cruce de caminos seguiremos el camino de la izquierda, hacia arriba, por el camino de hormigón. En el próximo cruce seguiremos hacia adelante, pasaremos por delante de un caserío y antes de llegar al siguiente caserío tomaremos el camino de la derecha para ir hacia abajo. Siguiendo la pista bajaremos hacia el pueblo y podremos ver algunos caseríos. Pasando por debajo del puente de la carretera llegaremos a la calle Nagusia (por la cual antes pasaba la N121A). De ahí seguiremos a la derecha, dejaremos el puente nuevo a la izquierda y en el siguiente cruce tomaremos el camino del camping, dejando a un lado la urbanización Ugaldea. Si seguimos el camino, llegaremos al camping.

Compartir