Sunbilla-Mendaur-Sunbilla

Compartir

 

 SUNBILLA AUZOA-MENDAUR-SUNBILLA

Distantzia:8,8 km

Zailtasuna:Ertaina

Denbora: 3-4 ordu

Mendaur mendiko ibilbidea ezagutzeko eta bista zoragarriez gozatzeko. Bide batez, gure arbasoek utzi ziguten ondarea ikusteko parada izanen dugu, monumentu megalitikoak, artzainen etxolak…

*Hasiera: Sunbillako plazatik, Ramon Latasaren eskultura dagoen tokitik. Bertatik herriko eliza, plaza berria eta zubi zaharra ikus daitezke.

*Ibilbidea: Donibane karrika hartuko dugu, Pedro de Goienetxeren etxe aurretik pasatuko gara, etxe hau 1687koa da. Bertatik ezkerretara joko dugu, Garaigarri karrikatik, herriko karrika tipiko eta zoragarrienetako bat, izan ere, harrizko zorua du. Bidegurutzera heldutakoan, eskola ezkerretan utzi eta Mendaur Auzora igoko gara. Bide hori jarraituta, zuzen joanen gara gorantz, marra zuri-gorriak jarraituta. Bi malda handi igo eta gero, igotzen jarraituko dugu Lizun Gaztandegira doan bidea ezkerretan utzita. Pixka bat aurrerago, eskuinetara, baserri polit bat aurkituko dugu, bertatik herriko bista zoragarriez disfrutatu ahal izanen dugu.

Mendaurrera igotzen jarraitzen badugu, hurrengo bidegurutzean ezkerretan dagoen bidea hartu beharko dugu eta eskuinean utziko dugu Mendaurrera igotzen den bidea. Zuzen jarraituta, Bostorratz lepora helduko gara. Paraje zoragarri honetan artzainen etxolak, trikuharri bat (seinalatuta dago) eta bordak ikus ditzakegu.

Bostorratzen ezkerreko bidea hartuko dugu eta Zumaleku bordara helduko gara. Bertan, bordaren goiko partean, beste trikuharri bat topatuko dugu, Zumalekuko trikuharria. Monumentu megalitikoa ikusi eta gero, bordaren ezkerraldean dagoen bidea hartuko dugu, beherantz. Zenbait bihurgune itxi pasatu eta gero, bidegurutze batera helduko gara eta eskuinera jo beharko dugu, hormigoizko pista batetik. Bertatik, Askin haitzak ikusi ahal izanen ditugu, haitz hauek putreen gordelekua dira.

Beherantz jarraituz, ermita baten aurria ikusiko dugu eta eskuinetara jo ondoren, hurrengo bidegurutzean Ibilbide Berdera helduko gara. Bertan ezkerretara joko dugu, herrirantz. Tunelera heldu baino lehenago, eskuinean dagoen bidexka hartuko dugu zubi zaharrera heltzeko.

BARRIO SUNBILLA-MENDAUR-SUNBILLA

Distancia: 8,8 km

Tiempo: 3-4 horas

Nivel: Intermedio

Para conocer la ruta del monte Mendaur y gozar de maravillosas vistas. De paso, podremos ver el legado que nos dejaron nuestros antepasados, monumentos megalíticos, cabañas de pastor…

* Inicio: Desde la plaza de Sunbilla, desde donde esta la escultura a Ramón Latasa. Ahí se pueden observar la iglesia del pueblo, la plaza nueva y el puente viejo.

Recorrido: Cogeremos el camino que esta a la derecha del bar Fonda, pasaremos por delante de la casa de Pedro de Goienetxe, datada en el año 1687, y cogeremos el camino que esta a la izquierda de la casa, la calle Garaigarri, una de las mas típicas y con mas encanto del pueblo, ya que es una calle empedrada. Al llegar al cruce de caminos de la escuela, dejaremos la escuela a la izquierda y comenzaremos a subir al barrio del Mendaur. Por ese camino iremos rectos hacia arriba siguiendo la señalización de líneas rojas y blancas. Tras subir dos grandes cuestas, seguiremos ascendiendo dejando a la izquierda el camino a la quesería Lizun. Un poco mas adelante, a mano derecha, encontraremos un bonito caserío desde el cual podremos disfrutar de unas maravillosas vistas del pueblo.

Si seguimos subiendo hacia el Mendaur, en el próximo cruce deberemos coger el camino que esta a la izquierda y dejar a la derecha el camino del Mendaur. Siguiendo recto el camino llegaremos al collado de Bostorratz. En ese bello paisaje podremos observar cabañas de pastor, un dolmen (que esta señalizado) y típicas bordas.

En Bostorratz cogeremos el camino que esta a la izquierda para llegar a la cabaña o borda de Zumaleku. Ahí, en la parte de arriba de la cabaña, podremos encontrar otro dolmen, el de Zumaleku. Tras admirar el monumento megalítico, cogeremos el camino que está a la izquierda de la cabaña, hacia abajo. Tras pasar varias curvas cerradas, llegaremos a un cruce, en el cual debemos de coger el camino de la derecha, la pista de hormigón. Desde ahí podremos divisar las peñas de Askin, increíble refugio de buitres.

Siguiendo el camino hacia abajo encontraremos las ruinas de una ermita y tras tomar dirección hacia la derecha en el próximo cruce llegaremos a la Vía Verde. ahí giraremos a la izquierda, en dirección al pueblo, y un poco antes de llegar a un túnel subiremos la senda que esta a mano derecha del camino para llegar al puente viejo.

Compartir