Tag Archives: abiatu

La asociación Sunbite colabora con la maratón 800 Dukado, pero no la organiza

Logo-sunbite-fondo-transparente

Sunbite elkartea ez da 800 Dukado maratoiaren antolatzailea, laguntzailea baizik.

Idatzi honen bitartez,  Sunbite elkartetik, irailaren 7an Sunbillan irteera eta helmuga izango duen emakumeen mendi maratoiaren antolaketa arduraren inguruan sorturiko nahasmena argitu nahi genuke.

Maratoi honen antolatzailea Abiatu taldea da.  Sunbite laguntzailea da. Abiatu taldeak Sunbiteri proiektua 800 Dukado izenpean aurkeztu eta laguntza eskatu zion aurtengo martxoaren bukaeran. Horrela, laguntzeko asmoz, gure lan esparrua 3 ardatzetan banatu dugu:

- Lehenengoa eta garrantzitsuena maratoiaren promozio lanarena da. Horregatik, kanta, erreportajea eta bideoklipa eratu, argitaratu eta proiektatu ditugu.  Bestalde, sare sozialetan eta ikus-entzunezko komunikabideetan maratoia ezagutarazteko ekimenak burutu ditugu eta Abiatu taldeak prestatutako maratoiaren kartelak banatzeari ekin diogu.

-Bigarrena, maratoiaren asteburuan zehar korrikalarientzat baita bertaratuko direnentzat  ere, beharrezkoak diren zerbitzuak doan edo beherapenekin gure elkartekideen bitartez eskaintzean datza: landetxe eta kanpinean, jatetxeetan, korrikalarientzako edarietan eta sarietako produktuetan.

-Bolondresei dagokionez, horien kudeaketaren arduraduna Abiatu taldea da. Sunbitek, laguntza eskainiko die gai hauetan:

  • Bolondresak biltzeko Abiatuk prestatutako izen emate orriak ( orrietan dagoen edukia Abiatu-k idatzia da) banatuko ditu Sunbillako denda eta tabernetan, jendea bertan izen ematera animatuz.
  • Bolondresen pintxoentzako osagaiak eskainiko ditu bere elkartekideen bitartez.

Gaur egun hemen esandakora mugatzen da gure ardura.  Hala ere, Irailaren 7ra bitarte, baliteke Abiatuk horrela eskatu eta gu prest egon ezkero,  ekimen gehiagotan laguntza eskaintzea.

Sunbite

Logo-sunbite-fondo-transparente

La asociación Sunbite colabora con la maratón 800 Dukado, pero no la organiza.

Mediante este escrito, desde Sunbite nos gustaría  aclarar dudas o malentendidos surgidos entorno a la responsabilidad en la organización de la maratón femenina de montaña del 07 de septiembre.

El organizador de la maratón es el club Abiatu. Sunbite solamente es colaborador. A finales del pasado mes de marzo de este año, el club Abiatu nos presentó un proyecto denominado 800 Dukado y nos pidió colaboración. Así,  desde Sunbite, con intención de ayudar, dividimos nuestro trabajo en tres ejes de actuación:

- El primero y no el menos importante, es el trabajo de promoción de la maratón. Para ello,  hemos elaborado, publicado y proyectado la canción, el reportaje y el videoclip  de la carrera. Además hemos desarrollado acciones para dar a conocer la maratón en redes sociales, en medios de comunicación audio-visuales y hemos repartido carteles de Abiatu.

 -El segundo consiste en ofrecer  gratuitamente o con descuentos  servicios necesarios para el fin de semana de la maratón mediante nuestros socios. Estos servicios son; alojamiento para corredoras, bebida para corredoras, restauración en bares-restaurantes, lunch para invitados,  así como productos para  los premios  de las ganadoras.

-En cuanto al voluntariado, el responsablae de su gestión es Abiatu.

Sunbite les ayudará en estos temas:

  • Repartirá y publicitará las hojas de inscripción, elaboradas por Abiatu, del voluntariado en bares y comercios, animando a la gente a que participe.
  • Mediante sus socios proporcionará los productos necesarios a la preparación de los pintxos para los voluntarios.

A día de hoy nuestra responsabilidad se limita a lo expuesto aquí. De todos modos, desde hoy hasta el 07 de septiembre, bajo petición de Abiatu y en función de nuestra disponibilidad, podríamos ayudar en otras tareas.

Sunbite