Tag Archives: Porrotx

Fiesta de presentación del videoclip para promocionar la maratón femenina de montaña 800 Dukado

 800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen aurkezpen festa

Uztailak 19an, larunbatean, SUNBITEK, 800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen aurkezpen festa antolatu zuen.

Bideoklipa  21:00tan Sunbillako elizan proiektatu zen. Jende asko bertaratu zen. Donostiako ABIATU kirol taldeak, bertako herritar, udaletxe, elkarte eta Sunbiteri eskainitako laguntza eskertu ondoren, gure bailara ederretan emakumeen mendi maratoia antolatzeko ideiaren jatorria azaldu zuen.

Sunbite elkarteak bere aldetik,  bideoklipean parte hartu eta bere egikeran lagundu duten hainbat pertsonei, 800 Dukado bideoklipa eta kantaren DVD eta CDak oparitu zizkien. ABIATU kirol taldeak, irailaren 7an ospatuko den maratoiarekiko sostengua irudikatzen duen eskumuturrekoak oparitu zituen.

Porrotx eta Marimotots pailazoek ezin izan zuten bertan egon, baina  Sunbilla, Narbarte, Legasa, Doneztebe, Elgorriaga eta Iturengo haur eta gurasoei zuzenduriko bideotxo bat prestatu zuten.

 Bideokliparen proiekzioa eguneko azken ekitaldia izan zen, baina aurretik, txiki eta handiek, arratsaldean zehar burutu ziren hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera izan zuten: puzgarriak, animaliak, tailerrak, Beira eta Oharkabe taldeen musika, taloak, dantzak eta Herri kirolak.

Zonaldeko  produktu artisanalez osaturiko zare eder bat eta ile apaindegiko saio bat zozketatzeko denbora ere izan zen. Bigarren, hirugarren eta laugarren sariak Sunbillako ostatuek eskainitako otorduak izan ziren.

Festaren antolatzaileak eta Abiatu kirol kluba pozik agertu ziren festarekin.

 ———————————————————————————————————————————-

El sábado 19 de julio, Sunbite organizó una fiesta de presentación del videoclip para promocionar la maratón femenina de montaña 800 Dukado.

El videoclip se proyectó a las 21:00 en la iglesia de Sunbilla. El club deportivo Donostiarra ABIATU explico cómo surgió la idea de organizar una maratón femenina de montaña en estos preciosos valles, agradeciendo a los habitantes, ayuntamientos, asociaciones y a Sunbite su colaboración. Por su parte, SUNBITE, agradeció a los participantes y ayudantes del videoclip obsequiándoles con el DVD y el CD de la canción y del videoclip 800 Dukado. Abiatu, el club organizador de la maratón, les regaló la pulsera que simboliza el apoyo a la maratón que se celebrará el día 7 de septiembre.

Los payasos Porrotx y Marimots no pudieron estar presentes, pero grabaron un pequeño vídeo dirigiéndose a los habitantes de Sunbilla, de Narbarte, Legasa, Elgorriaga, Doneztebe e Ituren.

La proyección del videoclip fue el último evento del día, pero antes, pequeños y grandes pudieron disfrutar de las diversas actividades y espectáculos presentes durante la tarde: Hinchables, animales, talleres, música con Beira y Oharkabe, talos, danzas y Herri kirolas.

También hubo tiempo para el sorteo en el que se regaló una preciosa cesta con productos artesanales típicos de la zona y un vale de peluquería. El segundo, tercer y cuarto premio fueron vales de comidas en restaurantes de Sunbilla.

Los organizadores de la fiesta y el club deportivo Abiatu se mostraron satisfechos con la jornada.

sunbite, sunbilla

IMG_3043

IMG_3049

IMG_3063

IMG_3071

IMG_3126

Rodaje video clip 800 Dukado

¡Mila esker egun hori ahalbidetu duzuen guztiei!

Ekainak 3 an, Sunbillan izango den 800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideoa grabatu genuen. Oso egun polita izan zen. Bideo grabaketa Sunbite elkarteak antolatu zuen. Porrotx eta Mari Motots pailazoek, korrikalariek, eskolako haurrek, Abiatukoek, Sunbillako Udaletxeko ordezkariek eta herriko jendeak parte hartu zuen. Xaloa Telebista ere bertan egon zen grabaketaren irudiak hartzen.

El 03 de junio hicimos el rodaje del vídeo clip para promocionar la maratón femenina  de montaña 800 Dukado que tendrá como punto de partida y llegada nuestro pueblo: Sunbilla. Ha sido un día maravilloso. Gracias a todos los que habéis ayudado a que ese día fuera posible. La asociación Sunbite fue la organizadora de la grabación. Participarón los payasos Porrotx y Mari Motots, corredoras, niños de la escuela, representantes de Abiatu, del Ayuntamiento de Sunbilla y gente del pueblo. Xaloa Telebista también estuvo presente.

¡Gracias a todos los que habéis ayudado a que ese día fuera posible!

800 dukado
.
800 dukado
.
800 dukado
.
800 dukado
.
800 dukado
.
800 dukado
.
800 dukado
.
800 dukado